miércoles, 21 de marzo de 2018

Bigarren jarduera-Stop Motion


IKT-ko Bigarren jarduera honetan, Stop Motion bat egin behar genuen, hau da, hainbat argazkiren bidez minutu bateko bideo bat. Bideoa IKT-en gaitasunen inguruan egin behar zen eta nire taldeak (Inurri taldea) informazio bilaketaren gaitasuna egitea erabaki genuen. Bideo honetan, bi pertsonai nagusi daude: Amina, 30 urteko emakume frantziarra eta Nahia, 42 urteko Gizarte Hezitzaile sondikarra. 

Nire ustez, gure lanean eta lan guztietan informazioa bilatzea oso garrantzitsua eta beharrezkoa da, horretarako, IKT-aren laguntza beharrezkoa izango da, gaur egun hainbat gauza bilatzeko bide errezena delako. Esan beharra dago dena ez dela IKT-aren bidez eskuratzen, dakigunez, pertsonekin lan egiten dugu eta batzuetan IKT-arekin ez da nahikoa. Jarduera hau egiterakoan, hasieran ez genekien zelan hasi, baina azkenean ondo konpondu gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

4.jarduera- Genially

Laugarren jarduera burutzeko, Genially programaren bitartez aurkezpen bat egin behar izan dugu. Mintegietako gaietatik, nik "vivir co...