IKT-ko
Bigarren jarduera honetan, Stop Motion bat egin behar genuen, hau da, hainbat argazkiren bidez minutu bateko bideo bat.
Bideoa IKT-en gaitasunen inguruan egin behar zen eta nire
taldeak (Inurri taldea) informazio bilaketaren gaitasuna egitea erabaki genuen.
Bideo honetan, bi pertsonai nagusi daude: Amina, 30 urteko emakume frantziarra
eta Nahia, 42 urteko Gizarte Hezitzaile sondikarra.
Nire ustez, gure lanean eta lan
guztietan informazioa bilatzea oso garrantzitsua eta beharrezkoa da,
horretarako, IKT-aren laguntza beharrezkoa izango da, gaur egun hainbat gauza
bilatzeko bide errezena delako. Esan beharra dago dena ez dela IKT-aren bidez
eskuratzen, dakigunez, pertsonekin lan egiten dugu eta batzuetan IKT-arekin ez da nahikoa.
Jarduera hau egiterakoan, hasieran ez genekien zelan hasi, baina azkenean ondo konpondu gara.