martes, 8 de mayo de 2018

4.jarduera- Genially

Laugarren jarduera burutzeko, Genially programaren bitartez aurkezpen bat egin behar izan dugu. Mintegietako gaietatik, nik "vivir conectados" edo konenktatuta bizitzeko menpekotasuna gaiaren inguruan aurkezpena egin dut. Bideo hau "Salvados" egindako programa bat da.

Aurkezkenean aipatu dudan bezala, gaur egun teknologia berriek garrantzi handia hartu dute gure bizitzan. Mugikorrak eta teknologia berriek hainbat abantaila eta desabantaila dituzte, esate baterako, informazioa bilatzerako orduan aurrerapena nabarmendu da, aldiz, teknologien gehiegizko erabilera hainbat arazo ekar ditzake, adibidez, arreta galtzea, osasun arazoak...


Esan beharra dut gehiegizko erabilerak menpekotasuna ekartzen duela, horretarako, kontuz ibili behar gara teknologia berriak erabiltzerako orduan. Komenigarria izango zen gure erabilera kontrolatzea, gure burua osasuntsua mantentzeko.





domingo, 22 de abril de 2018

Hirugarren jarduera- infografia

Hirugarren jarduera burutzeko, bizirauteko kontzeptu bat aukeratu behar genuen, gero informazioa bilatzeko eta infografia bat sortzeko. Aukeratu dudan kontzeptua "Netiketa" da. Sarean gertatzen diren arazoak hainbat dira, horretarako garrantzitsua iruditzen zait "Netiketa" erabiltzea, hau da, sarean errespetuz jokatzea arau hauek jarraituz.

Gizarte Hezitzaileek  IKTko lana egiterakoan bete behar ditugun arauak errespetatzeko balio digu "Netiketa".





miércoles, 21 de marzo de 2018

Bigarren jarduera-Stop Motion


IKT-ko Bigarren jarduera honetan, Stop Motion bat egin behar genuen, hau da, hainbat argazkiren bidez minutu bateko bideo bat. Bideoa IKT-en gaitasunen inguruan egin behar zen eta nire taldeak (Inurri taldea) informazio bilaketaren gaitasuna egitea erabaki genuen. Bideo honetan, bi pertsonai nagusi daude: Amina, 30 urteko emakume frantziarra eta Nahia, 42 urteko Gizarte Hezitzaile sondikarra. 

Nire ustez, gure lanean eta lan guztietan informazioa bilatzea oso garrantzitsua eta beharrezkoa da, horretarako, IKT-aren laguntza beharrezkoa izango da, gaur egun hainbat gauza bilatzeko bide errezena delako. Esan beharra dago dena ez dela IKT-aren bidez eskuratzen, dakigunez, pertsonekin lan egiten dugu eta batzuetan IKT-arekin ez da nahikoa. Jarduera hau egiterakoan, hasieran ez genekien zelan hasi, baina azkenean ondo konpondu gara.

viernes, 23 de febrero de 2018

Jarduera 1_Proiektuak GH eta IKTak

Nire taldean, inurri taldea, proiektu hauek aukeratu ditugu: BHERRIA proiektua eta LANZADERAS DE EMPLEO priektua eta lan hau egin dugu.

Nik LANDADERAS DE EMPLEO proiektua aukeratu dut, proiektu honetan langabezian dauden pertsonek parte hartzen dutelako eta langabezia gaur egun pil-pilean dagoen gai bat baita. Proiektu honen bidez, langabezian dauden pertsonen ezagutzak handitzen dira, haien gaitasunak trebatzen dira eta gainera, ezagutza kolektiboa sustatzen dute. Nire ustez, proiektu honen bidez, langabezian dauden pertsonak parte-hartzaileak izatea garrantzitsua eta beharrezkoa da gaur egun, krisi egoeraren ondorioz.

IKTaren eragina: IKTaren eragina oso garrantzitsua da proiektu honetan, proiektua ezagutarazteko balio duelako eta gainera, taldean parte hartzeko eta komunikatzeko balio duelako.




4.jarduera- Genially

Laugarren jarduera burutzeko, Genially programaren bitartez aurkezpen bat egin behar izan dugu. Mintegietako gaietatik, nik "vivir co...